JANTOKIA
Jantokiko funtzionamendu onerako neurriak
Jantokiko ordainketak helbideratuak izango dira, Hezkuntza Sailak horrela agintzen duelako.
Ikasle bakoitzak lekuan bere izena jarrita izango du eta bertan bazkalduko du. Bakarrik aldatuko da beste leku batera jantokiko arduradunak edo zaindariek horrela erabakitzen badute, beti ere kontutan hartuta funtzionamendu orokorrerako hobeto dela.
Ikasleak elkarlanean aritu beharko dira eta beraien tokiak garbi geratu behar du.
Ikasle batek txukuntasun edo jarrera falta bat izango balu, aste batez berari dagokion mahaia atondu beharko du.
Jantokian ezin bestekoa da txukuntasun eta errespetu jarrerak izatea. Ikasle batek hiruhileko batean hiru falta balitu, bertan bazkaltzeko aukera gal dezake.
Jantokiko bizikidetzaren aurkako jokabideak eskola txostenean agertuko dira.
Izena eman duten ikasle guztiek derrigorrez joan beharko dute jantokira, bestela faltak behar bezala justifikatu beharko dituzte.
Hilabete bat ez ordaintzeak jantokira joateko eskubidea galtzea ekarriko du.